Sinopsia
Beti ezkontza ez da zoragarria. Hori ikusi du Rosak Tomasekin ezkondu eta gero. Tratu txarrak, nekea , depresioa... txarra den guztia jasango du Rosak istorioan zehar. Hala ere, ez da begira geratuko eta mendekatuko da, etorriko zaizkion ondorio latzak alde batera utziz.
Iritzi kritikoa
Liburua zeharo tristea da zenbait tartetan. Hala ere, interesgarria iruditu zait eta irakurtzeko grina sorrarazten du. Guztiz gomendagarria iruditzen zait, askotan errealitatea irudikatzen baitu. Nire ustez, liburu aparta da gaur egun zenbait pertsonak jasaten duten sufrimenduaz konturatzeko, errealitatean liburuan kontatzen dena gertatzen baita.
Egilea
IƱaki Bereziartua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina