2019(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Babilonia-Joan Mari Irigoien

Sinopsia

Eleberri hau Karlisten eta Liberalen garaian kokatzen da.Trinido eta Zipriano Babilonia baserriko anaia bikiak dira. Betidanik elkarrekin ibili dira, baina zenbait arrazoirengatik, beraien arteko norgehiagoka hazten joan da. Horrez gain, bi anaiak emakume beraz maitemintzen dira, Margaritaz, hain zuzen, eta bere maitasuna lortzeko edozer gauza egiteko prest daude. Biak oso gizon ausartak eta indartsuak izan arren, Trinido izan da beti garaile eta Ziprianok bere aurka oso gogor borrokatuko du. Familia honetan dauden gorabehera guztiak ezagutzeko eta XIX. mendeko Euskal Herriari buruz gehiago jakiteko, eleberri hau oso aproposa da, benetan. 

Iritzi kritikoa

Babilonia liburua oso interesgarria iruditu zait. Entretenigarria izateaz gain, garai horretan zeuden arazoak ulertzeko ezin hobea. Euskal Herriko historia ezagutu nahi baduzu, asko lagunduko dizu eta horretaz gain, gaur egun daukagun bizitza baloratzeko baliagarria da. Bestalde, gai unibertsal bat ere lantzen da bertan: familien arteko arazoak. Ez gaude ohituta horrelako historiak entzuten, baina pentsatzen duguna baino ohikoagoak dira hauek. Benetan gomendagarria dela iruditzen zait.

Egilea

Alexia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

127 hours-Aron Ralston

  Synopsis Aron Ralston, from Aspen Colorado, was a man who enjoyed cycling and climbing, so in his holidays, decided to go to Canyonlands N...