Sinopsia
Krassy Almauniski ingurune latz batean hezi zen eta hamazazpi urte bete zituenerako garbi zeukan bera jaio zen auzotik ihes egiteko edozertarako prest zegoela. Krassy neska ederra zen eta edertasun hori ondo aprobetxatu zuen. Inguruko gizonek sexuan bakarrik pentsatzen zutelarik, eurak seduzituz eta ondoren euren bizitzetatik desagertuz, maila sozial eta ekonomikoan gora egin zuen. Hala, Chicagoko etxe pobre batetik New Yorkeko auzo aberats batera joan zen bizitzera. Baina arazo bat izango du Dany April detektibearekin. Hura guztiz liluratuta dauka Krassyrekin edertasunak eta etengabe atzetik segika dabilkio.
Iritzi kritikoa
Gehien gustatu zaidana idazleak istorio honen bitartez garaiko gizarteari egiten dion kritika da: Gizonezkoak direla boterea dutenak eta dirua dela bizitza honetako garrantzitsuena kritikatzen du. Oro har, liburua irakurtzea erraza da, baina deskribapenekin luzatu egiten da idazlea, eta batzuetan astuna egin daiteke. Nik deskribapen horiek laburtuko nituzke.Izenburuari dagokionez, “Kez egindako erretratua”, erabat aproposa dela iruditzen zait. Izan ere, Dannyk benetakoa bezala ez den pertsona bat bezala irudikatzen du Krassy. Pasarte interesgarriena, krimenarena iruditu zait, amaiera arte ez baita esaten ea Danny atxilotua izaten den. Pasarte horrek erabat aldatzen du istorioa, bai Danny eta bai Krassyren biziak erabat aldatzen direlako harrezkero.
Egilea
Julen Txurruka
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina