Sinopsia
1936ko Gerra Zibila Euskal Herrira iristear dela, Jon osabarengana joaten da Garraitzetara (Lekeitiori egiten dio erreferentzia). Osaba bertako farozaina da eta Bilbon baino seguruago egongo den esperantzarekin bidaltzen dute gurasoek. Bertan hamaika abentura biziko ditu osabarekin batera. Tartean, lehen maitasuna, heriotzak edota gerraren ondorio ankerrenak. Urtebete emango du Garraitzetan, tropa nazionalek Euskal Herria hartu ondoren Venezuelara ihes egingo baitu gurasoekin eta jaioberria den Libe arrebarekin.
Iritzi kritikoa
Liburu oso interesgarria iruditu zait. Istorio erreala ez bada ere, garai hartan gertatu ziren gauzak bertatik bertara azaltzen ditu. Primeran azaltzen ditu gerra garai hartako giro politiko eta soziala. Historia ere jorratzen du, eta gerra hori bikain islatzen du. Historia eta narrazioa uztartzen dituen obra ederra da. Euskal Herriko historia hurbila gustatu eta interesatzen zaion edonori gomendatuko nioke.
EgileaAratz Labaien
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina