2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Miñan-Amets Arzallus

Sinopsia

Ibrahima familia afrikar pobre bateko semea da. Aita hil ostean, gizonezko zaharrena izanik, familiaren zama hartzera behartuta ikusiko du bere burua. Gainera, gerora, anaia gaztea Libiara abiatuko da Europara joatekotan, baita Ibrahima ere, haren bila. Hemen hasiko da, hain zuzen ere, mutikoaren bizitza hankaz gora jarri eta behin baino gehiagotan hilzorian utziko duen gorabeheraz eta arriskuz beteriko bidaia.

Iritzi kritikoa

Esango nuke “Miñan” ez dela eleberri arrunt bat, fikziozko istorio batez haratago baitoa. Nire aburuz, Amets Arzallusek, Ibrahimaren istorio pertsonaletik abiatuz, arrazakeriaren eta afrikar askoren bizitza tamalgarriaren sinbolotzat hartu daitekeen obra bat helarazi digu. Izan ere, hauek pairatzen duten sufrimendua uzten du agerian uneoro. Beraz, honen bidez, interesa sortu ez ezik, errealitate gordina gertuagotik ezagutzera ere gonbidatzen du irakurlea.

Egilea
María Goya

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

127 hours-Aron Ralston

  Synopsis Aron Ralston, from Aspen Colorado, was a man who enjoyed cycling and climbing, so in his holidays, decided to go to Canyonlands N...