2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata

Etxeak eta hilobiak-Bernardo Atxaga

Sinopsia

Ugarteko hainbat biztaleen bizitzaren pasarteak kontatzen dira liburu honetan, horretarako munduko hainbat tokietara salto eginez; Paue, Baiona, Gaztela edota Texasera. Txikitan sortzen zaizkigun traumak, soldaduska garaiean egindako lagun eta abenturak, inbidiak sortzen duen mendeku nahia, bizitzan gertatzen diren ezbeharrak eta aitatasunak pertsonak nola aldatzen dituen jorratuko ditu idazleak kapituluz kapitulu. 

Iritzi kritikoa

Liburu ederra da hau, Bernardo Atxagaren begirada helduarekin idatzitakoa. Hainbat pasarteek oso ideia interesgarriak jorratzen dituzte; homosexualitatea, pederastia eta honen ondorioak, inbidia edota aita-alaben arteko harremanak adibidez. Beti ere, Atxagaren beste liburuetan nagusi denez, dena bizitza bezain erreal azaltzen da, pertsonai oso landuak erabiliz. Hala ere, aitortu behar dut hainbat kapitulu luzeak eta astunak gertatu zaizkidala, batez ere bigarren zati eta laugarrenekoak. Ez da, nire ustez, Atxagaren liburu hoberenetarikoa. Hala eta guztiz ere, hainbat pasarteek merezi dute liburua irakurtzea. 

Egilea
Ane Aramburu

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

127 hours-Aron Ralston

  Synopsis Aron Ralston, from Aspen Colorado, was a man who enjoyed cycling and climbing, so in his holidays, decided to go to Canyonlands N...