Davidek bere memoriak idai nahi izan ditu beti. Bertan Obaba jaioterrian igarotako gaztealdia kontatuko du, familiarekin eta lagunekin dituen harreman korapilatsuak eta franquismoaren garaiko Euskal Herriko pasarteak . Baina orain, Kalifornian lurperatua izan dela, bere lagun Josebari egokituko zaio lan hori.
Iritzi kritikoa
Atxagak berriro ere, Euskal Herriarekin duen miresmena erakusten du, baina modu pertsonalagoan. Ez da liburu irakurterraza eta batzuetan astuna ere gertatu liteke. Baina benetan erakargarria dena kontatzen den istorioa zein erreala den ikustea da. Pertsonaia nagusiaren bizitza guztia argi islatzen da, bere ideia, sentimendu eta eta arazo guztiak zureak egiten dituzu. Daviden bizitza zurea izango da irakurri bitartean, Obabako bizitza deskubritzeko.
Egilea
Ane Aramburu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina