Txemak bere neskalagun Eider auto-istripu batean galdu berri du. Horrenbestez, neskak aurreko urtean Irlandara eginiko bidaiari buruzko eguneroko bat aurkitu ostean, bidai hau berregitera ekiten dio Txemak. Dena den, Eiderren arimarekin batera egin nahi zuen bidai espiritual hura amesgaizto bihurtzen da, egunerokoak neskaren bidaiaren alde ilunak ere uzten baititu agerian.
Iritzi kritikoa
Eleberri honetan sentimenduek garrantzia ukaezina dute. Izan ere, hauek guztiz baldintzatzen dituzte Txema eta Eiderren bizitzak. Istorio hau, beraz, iragana alde batera utzi eta bizitzaz gozatzeko aldarrikapen hutsa da, Txemaren istorio tristearen bitartez Julen Gabiriak helarazi diguna.
Egilea
MarĂa Goya
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina