2019(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

Zoaz infernura, laztana-Anjel Lertxundi

Sinopsia

Hasieran maitasunak ederra badirudi ere, ez du betiko irauten. Maitasuna benetako gorroto eta sufrimendu bilakatu daiteke. Kontakizun honetan, Tomas eta Rosaren arteko erlazioa kontatzen digu idazleak, gezurretako maitasunaren kasu bat gertutik azalduz. 

Iritzi kritikoa

Benetan gomendagarria da. Oso irakurterreza da eta gainera, gaur egun gertatzen den gai bati oso lotuta dago. Kontatzeko modua oso originala da eta horrek irakurtzeko atsegina izatea eragiten du.

Egilea
Amaia Zeberio

4 iruzkin:

  1. Liburuan jorratzen den gaia hain da latza, non irakurlearen barne haserrea pizten duen, eta hori da liburu hau berezi egiten duena, hain zuzen ere. Nahiz eta tratu txarrak presente egon gaur egungo bikoteetan, beldurrez eta urri hitz egiten da gai honen inguruan, eta bereziki garrantzitsua da aditzera ematea laguntza eskatzea dela beti ere irtenbiderik gomendagarriena. Zoritxarrez, liburu honen bitartez helarazi nahi den mezua hori bada ere, ez dela aukeratu biderik egokiena deritzot.
    Bestalde, istorioaren mamiari dagokionez, amaiera aurreikustea oso erraza zen hasiera batetik, eta horrek aberastasuna galarazten dio liburuari.

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu honen gaia, gaur egungo arazo larrienetako bat da. Nahiz eta tratu txarrak gertatu kontakizunean zehar, oso liburu egokia iruditu zait. Zer gertatuko ote zen jakiteko irrikitan nengoen. Gainontzeko ikasleei, liburu hau irakutzera gomendatzen diet.

    ErantzunEzabatu
  3. Izugarri gustatu zaidan irakurketa izan da, gazteei bai helduei gomendatuko niokena. Erlazio desberdin eta gogor baten egoera ezagutzeko emakume baten begietatik ikusita, gainera tamalez ia egunero entzuten ditugun istorio gogorren mami berdina duenez, honen bidez errealitate puntu bat atxikitzen dio Anjel Letxundik.


    Miren Izaguirre

    ErantzunEzabatu

127 hours-Aron Ralston

  Synopsis Aron Ralston, from Aspen Colorado, was a man who enjoyed cycling and climbing, so in his holidays, decided to go to Canyonlands N...