Kazetari batek tratu txarren inguruko artikulu bat idazteko proposamena jaso du. Lana onartu bezain pronto eraso guztiz bortitz bat erakusten duen bideo bat jasoko du, mezu batekin. Honek nolabaiteko zirrara zein jakin mina sorraraziko du protagonistarengan eta gertatutakoaren muturrera ahala edo nola iristeko direnak eta ez direnak egingo ditu. Bideoa bidali duenak lortu du haren nahia, lortu du kazetariak amua irenstea.
Iritzi kritikoa
Liburu zinez interesgarri zein gomendagarria. Benetan gai sakonaren inguruko istorioa izan arren irakur erraza, arina. Nire uste apalean, bidaltzen duen mezua ezin egokiagoa da, egun, gehienetan, nahi gabe bada ere, tratu txarrak jaso dituenean jarri ohi baitugu fokua eta ez aldiz erasotzailearengan.
Egilea
Irati Esnaola
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina