Barbosa polizia ohiari bere bizimodu apalean nolabaiteko aztoramena eragingo dion berri latz bat jakinarazten diote; bere neskalagun Marisaren hilketa, hain zuzen ere. Gertakariari buruzko xehetasun zehatzik ez izateak ikerketa haren kabuz egitera behartuko du, egungo poliziari ez baitzaio axola urdanga lanetan ibili ohi den emakume zahar baten bizia. Beraz, Barbosak hiltzailea aurkitzeko direnak eta ez direnak egingo ditu.
Iritzi kritikoa
Liburu hau izugarri gustatu zait, tramaz beteriko etengabeko ekintzek osatzen baitute, eta ondoren zer gertatuko den jakingura sortzen baitu. Jon Arretxeren liburu ezin hobe hau oso gomendagarria dela deritzot, gehienbat misterioz jositako nobelak gustuko dituztenentzat.
Egilea
Natale Armendariz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina