2019(e)ko ekainaren 27(a), osteguna

Ipuin batean bezala -Juan Mari Irigoien


Sara Huarte altzatar gaztearen bizitzaren kontakizunetik abiatzen da eleberria: eskola frankistan hezia, Sergio andaluziarrarekin maitemindu eta Alpujarrara joango da berarekin han hippy bizimodua egiteko. Sergiok Sara utzi eta hau Emmanuelekin elkartu eta berarekin heroinan jausiko da. Altzara itzulita, arazo psikologiko larriekin, Ander Olaso medikua ezagutu eta haren laguntzaz depresioa gaindituko du. Anderrekin alaba bat ere izango du, Leire, baina laster Sara hilko da eta 12 urterekin baita Leire ere, biak HIESAk jota, amak haurdunaldian gaixotasuna alabari pasaz. Pertsonaiak estilizatuegiak eta istorio idilikoa izateagatik kritika onak jaso ez zituen arren, ikasle gazteentzako irakurketa-gai gisa proposatu da.



Liburu hau izugarri gustatu zait hausnarketa eta pentsamendu asko sortu baitizkit. Izan ere, liburuaren amaieran, Leire eta Anderrek duten erlazio miresgarriak hunkitu egin ninduen, baita Sarak haren egoera txarra gainditu eta eta haren ametsa betetzen duen momentuan, gauza tristeak alde batera  utzita aurrera jarraitzen dutela isladatzen baitute bi egoerek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

127 hours-Aron Ralston

  Synopsis Aron Ralston, from Aspen Colorado, was a man who enjoyed cycling and climbing, so in his holidays, decided to go to Canyonlands N...