Libueu amaierako pasartea: Berrogei minutu barru, itzuli egin zen. Lehenik helikopteroa, gero barku bat. Salvamento marítimo. Koloretik antzeman nion, basoan esplikatu zidatelako, “zuek salbatzera etorriko den barkua laranja baten kolorekoa izango da”. Huraxe zen. Denak oihuka hasi ginen: “Boza! Boza! Boza!”.
Iritzi kritikoa
Askotan, ahaztu egiten zaizkigu hainbat gauza, eta COVIT 19 horrek eragindako egoera zail honen aurrean, gogoan izatea komenigarria izango litzateke. Ezin ditugu ahaztu oraindik ere beren herrialdea atzean utzi eta itsasoan murgiltzen jarraitzen duten milaka pertsona horien egoera, edo eta Greziako errefuxiatuen esparruan dauden milaka pertsonena; ezta herrialde txiroetako haurrena, gerran dauden herrialdeetako zibilena, azpiegitura egokiak ez dituzten herrialdeetako herritarrena, edo geure herrialdean bertan kalean nahiz etxean bizi diren horiena ere. Gu etxean gaude bai, derrigorrezko itxialdian, ordenagailu baten parean idazten, bizitza eroso baten parte gara, baina gutxienez, gaur eta orain gu bezain ondo ez dauden horietaz gogoratu beharko genuke eta apur bat beren lekuan jarri.
Egilea
June Sanz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina